Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

Orona, MU eta IK4-Ikerlanen proiektu bat hitzaldi teknikorik onena 2018ko Elevcon-en

Garraio bertikalaren sektoreko erreferentziazko nazioarteko batzarra da Elevcon, eta hogeita bigarren aldiz egin da, orain gutxi.

19 Uzt 2018

Los premios Orona Get Up reconocen el talento de Eneko Irazusta, Iñigo Arratibel, Alba Fernández y Amaia Goñi

Biziki txalotu du batzarrak han aurkeztutako monitorizazio-proiektuaren berrikuntza-maila handia. Garatutako proiektuak huts elektrikoei eta mekanikoei aurrea hartzeko aukera ematen du, biki digital bat (Digital Twin) eta ereduetan oinarritutako monitorizazio-teknikak erabiliz, eta batzarreko ‘Hi-Tech’ saria jaso du. Oronak, IK4-Ikerlanek eta Mondragon Unibertsitateak egindako garapen horrek Elevcon-eko hitzaldi tekniko onenaren saria. Berlinen egin da garraio bertikalaren sektorearen nazioarteko batzar ospetsu hori, 22. edizioa, maiatzaren 22tik 24ra.
Jasogailu Ingeniarien Nazioarteko Elkarteak antolatu du topaketa, eta, Oronaren, IK4-Ikerlanen eta MUren proposamenaren berrikuntza-mailari altua iritzita, hura aukeratu du beste hogeita hamar parte-hartzaile baino gehiagoren artetik. Hala, garraio bertikalaren sektoreko teknologiarik puntakoenak aintzatesten dituen "Hi-Tech" saria irabazi dute hiru erakundeek.

  • Igogailu adimendunagoak

Igogailu baten funtzionamenduaren egoera monitorizatzeko aukera ematen duten sentsore birtualetan oinarritzen da Elevconeko epaimahaiak saritutako garapena, zeinaren xedea sentsore horien bidez huts elektriko eta mekaniko posibleei aurrea hartzea baita. Sistema horren bidez lortutako informazioari esker, mantentze-lan prediktiboaren protokoloak ezar daitezke. Hain zuzen ere, hori da laugarren industria-iraultzaren, hots, 4.0 industriaren onura nagusi bat.
Denbora errealean lortutako datuek hasiera-hasierako faseetan agerikoago bihurtzen dituzte huts posibleak, eta, horri esker, matxura posibleen eragina txikiagotu egiten da, eta esku-hartzeak zerbitzua eten gabe egiteko planifika eta programatu daitezke; ondorioz, igogailua geldirik dagoen denbora laburtu egiten da.

  • Oronari buruz:

Hiriko mugikortasuneko konponbideetan espezializaturik dago konpainia, eta zerbitzu integrala ematen du mugikortasun-soluzioen prozesu osoan (diseinua, fabrikazioa, instalazioa, mantentze-lanak eta modernizazioa), hala nola igogailuetarako eta eskailera, arrapala eta korridore mekanikoetarako. Hamaika herrialdetan ditu baliabide propioak, eta jarduera komertziala, berriz, 100 baino gehiagotan.

  • IK4-IKERLANi buruz:

IK4-IKERLAN aitzindaria da enpresei teknologia transferitzen eta lehiakorrago izan daitezen laguntzen, ikertzaileen espezializazioagatik, besteak beste. Soluzio integralak eskaintzen ditu, zenbait arlo teknologiko konbinatuz. Gaur egun, 300 langile inguru ditu.

  • MUri buruz:

Mondragon Unibertsitatea kooperatiba-unibertsitate bat da, onura publikokoa, gizarte-ekimenak sortua eta irabazi asmorik gabea, zeinen helburu nagusia baita gizartea eraldatzea pertsonen trebakuntza osoaren bidez eta ezagutza sortuz eta transferituz, eta aurrerapenari laguntzea enpresen eta erakundeen garapenaren eta ekintzailetzaren bidez.

 

Itzuli gora