Get Up sarien X. edizioa ospatu da
Oronak gazte talentudunekiko konpromisoa finkatu du sarien X. edizioa ospatuz.
15 Aza 2019
Orona Get Up Sarien X. Edizioa ospatu dugu Oronak, hamargarrenez banatu zituen Orona Get Up sariak, atzo, Orona Ideo egoitza korporatiboan.
Hamar urtez jarraian, Orona Get Up sariek ikasleen lana aintzatetsi eta ingeniaritzako gradu-amaierako eta master-amaierako ikasleen ikerketa-proiekturik onenak balioetsi dituzte.
Hamaika proiektu aurkeztu dira, eta baldintza hauek bete behar zituztenak: garraio bertikalaren, hiri-mugikortasunaren eta eraikinen energia-kudeaketaren arloko berritasunak barnean hartzea, eta, aldi berean, ikerketaren eremuko berrikuntzak proposatzea.
Epaimahaiak Laura Cardesín Gonzálezen lanari eman dio lehen saria, 1.500 €; igogailu-zulora sartzeko segurtasuna du ardatz. Soluzio horren bidez, hobeto hauteman nahi dira igogailu-zulora egiten diren sarrera-irteerak eta hobeto kontrolatu nahi dira igogailuaren mugimenduak; hala, saihestu egiten dira arrisku-egoerak (adibidez, istripuak eta sabotajeak).
Bigarren saria, 1.000 €, Jon Ander Kortabarria Elguerorentzat izan da. Bere lanean, Oronak gaur egun motor elektrikoak fabrikatzeko duen prozesua berrikusi du, eta optimizazio bat proposatu du harentzat, motor elektrikoak ekoizteko ahalmena areagotzeko asmoz.
Hirugarren tokia, eta 500 €-ko saria, Garoa Gómez Beldarrainentzat izan da. Proiektuaren helburua da Oronako desfalkagailu berriak optimizatzea, enpresako mantentze-lanetako langileek erabil ditzaten.
Hamar urte gazteen trebakuntza eta talentua babesten Get Up sarien bidez, Oronak gazteen trebakuntzaren eta talentuaren aldeko apustua berresten du, eta, beste urte batez, aukera ematen die ikasleei beren ikerketa-proiektua han egiteko eta, gainera, haren talde diziplina anitzekoaren eta kolaboratzaile-sarearen laguntzaz sakon lantzeko. Oronarentzat funtsezkoak dira halako ekintzak gazteen proiektuei eta gaitasunari balioa emateko, eta haien ahalegina eta dedikazioa balioesteko.
Ekitaldia Oronaren Zero eraikinean egin da, eta han izan diren Dania López Oronako Gizarte Kudeaketako zuzendari korporatiboa, José Miguel Lazkanotegi Oronako Berrikuntza Teknologikoko zuzendari korporatiboa, Jon Altuna Mondragon Unibertsitateko errektoreordea, Javier Ganuza Tecnuneko Kanpo Harremanen arduraduna eta Faustino Mujika Garitano EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako kanpo-harremanetako zuzendariordea.
Inge Isasa Oronako Berrikuntza Teknologikoko Zerbitzuetako kudeatzaileak aurkeztu ditu parte hartu duten proiektuak, eta Dania Lópezek eman dizkie sariak ikasleei.
Oronak, halaber, deialdi honen 10. urteurrena ospatzeko, hiru unibertsitate kolaboratzaileek —Mondragon Unibertsitatea, Tecnun eta EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola— talentu gaztearekiko duten konpromisoa aitortu du.