Orona Get Up sariak, lau ikasle hauen talentuari: Edurne Palacio, Leire Miranda, Aitor Abarrategui eta Aitor Villena
Lehiaketaren IX. edizio honekin, Oronak berretsi egin du ingeniaritza-ikasleen prestakuntzarekin eta talentuarekin duen konpromisoa.
16 Aza 2018
Sariketaren bederatzigarren aldi honen bidez, ingeniaritza-ikasleen trebakuntza eta talentuarekin duen konpromisoa berretsi du enpresak. Oronak, bederatzigarrenez banatu zituen Orona Get Up sariak, atzo, Orona Ideo egoitza korporatiboan. Ingeniaritzako ikasleen talentuarekin duen konpromisoa berretsi du konpainiak sariketa bederatzigarren aldiz antolatuz eta zenbait ekimen aktibatuz ikasle askori aukera emateko, urtez urte, gradu- edo master-amaierako lanak enpresan egiteko.
Hamalau proiektu aurkeztu dituzte aurtengo sariketara, eta oinarrizko bi baldintza hauek bete behar zituzten guztiek: berrikuntzaren bat ekarri behar zuten garraio bertikalaren, hiriko mugikortasunaren eta eraikinen energia-kudeaketaren alorrera, eta berrikuntzaren bat ikerketa-eremura.
Lanak arretaz aztertu eta eskakizunak betetzen zituztela egiaztatuta, epaimahaiak Edurne Palacioren proiektua hautatu zuen lehen posturako. 1.500 € jaso zituen irabazleak. Hona Edurneren lanaren ardatza: igogailuen maniobren kontrola, Linux programazio-lengoaia oinarri harturik. Linuxek eskaintzen duen arkitekturak eraginkorki betetzen ditu Oronaren maniobren baldintzetako bi: kontrol-denbora erreala, eta interfazeen eta komunikazioen estandarizazioa.
Aurten, irabazle bikoitza izan du bigarren sariak (1.000 euroz hornitua): Leire Miranda, gailu mugikorren bidez sarrerak kontrolatzeko soluzioen garapenaz egindako lanagatik, eta Aitor Abarrategui, Oronaren ateen eragingailuak baliozkotzeko prozeduraz aurkeztutako lanagatik. Hirugarren saria (500 €), berriz, Aitor Villenari eman zion igogailu-konpainiak, ate-eragingailuen egiaztagailuak eguneratzeko eta hobetzeko proiektuagatik.
Bederatzi urte daramate Orona Get Up sariek ikasleen lana aintzatesten eta Ingeniaritzako gradu-amaierako eta master-amaierako ikasleen ikerketa-proiekturik onenak balioesten.
Bederatzi urte daramate Orona Get Up sariek ikasleen lana aintzatesten eta Ingeniaritzako gradu-amaierako eta master-amaierako ikasleen ikerketa-proiekturik onenak balioesten.
Konpainiak, Orona Get Up sarien bidez, gazteen trebakuntzaren eta talentuaren aldeko apustua berresten du, eta, beste urte batez, aukera ematen die ikasleei beren ikerketa-proiektua Oronako eta haren kolaborazio-sareko talde diziplina anitzekoaren laguntzaz eta etengabeko aholkularitzaz baliatuz egiteko eta sakon lantzeko. Jarduera bereizgarrien iturri ditu Oronak horrelako ekimenak. Sari horiek banatuz, gazteen proiektuak eta gaitasuna balioesten dira, eta egiten duten ahalegina aitortu.
Ekitaldian izan ziren Dania López, Oronako Gizarte Kudeaketako zuzendari korporatiboa; José Miguel Lazkanotegi, Oronako Berrikuntza Teknologikoko zuzendari korporatiboa; Jon Altuna, Mondragon Unibertsitateko errektoreordea; Javier Ganuza, Tecnuneko kanpo-harremanen arduraduna, eta Faustino Mujika Garitano, EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako kanpo-harremanetako zuzendariordea.
Jardunaldiaren amaieran, proiektuen aurkezpena egin zuen Inge Isasak, Oronako Berrikuntza Teknologikoko Zerbitzuen kudeatzaileak; Dania Lópezek, berriz, sariak banatu zituen.