Eraikin-egitura onenaren saria eman diote Orona Zerori
Orona Zero eraikinari eman diote Egitura Hormigoiaren Elkarte Zientifiko-Teknikoak antolatzen duen Egitura Ingeniaritzako III. ACHE saria.
23 Eka 2017
Eraikin horretan dago Orona konpainiaren egoitza nagusia. Orona Zero da Orona Ideoren gune nagusia, enpresa, ikerkuntza eta hezkuntza eremu berean biltzen dituen berrikuntza-ekosistema aparta. Xabier Barrutieta, Eneko Goikoetxea, Javier de la Fuente eta Santiago Pérez arkitektoek diseinatua da Orona Ideo. “Eraikina jasangarritasunaren erreferentzia bihurtzea, hori zen gure asmoa, eta energia-kontsumorik apenas duten eraikinen filosofia gauzatzea", dio arkitektoetako batek.
ACHEko eta beste zenbait erakundetako ordezkariek osatu dute aurtengo sariketaren, hirugarrengoaren, epaimahaia: Madrileko Unibertsitate Politeknikoko Bide Ingeniarien Eskolakoek, Coruñako unibertsitateko Bide Ingeniarien Eskolakoek, Eduardo Torroja Eraikuntzako Zientzia Institutukoek, Bide Ingeniarien Elkargokoek eta Arkitektoen Kontseilu Nagusikoek. Egitura-hormigoiaren garapenari eta, oro har, egiturei egindako ekarpenagatik jaso du saria Orona Zerok.
Oso positiboa izan da Oronaren balorazioa, aitortu egiten baitu sariak Orona Zeroren garrantzia zenbait alderdiri dagokienez: diseinua, jasangarritasuna, berrikuntza eta, kasu honetan, egitura.
Ekainaren 21ean izan da sari-banaketa, Coruñan, eta ekitaldian Maria de los Ángeles Ríos egon zen, Galiziako Oronaren zuzendaria, zeinari oroigarrizko plaka bat eman zioten, Hernaniko eraikinean jar dezan. Horrez gain, diploma bana eman zitzaien eragile hauei: obraren sustatzaileari (Orona), proiektugileari (MC2) eta egituraren fabrikatzaileari (URSSA).Proiektuaren arkitektoek ere aipamen bat jaso zuten.