Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

Zure soluzioa, zure neurrira

Gure soluzioak zure beharretara eta zure bizimodura egokitzeko diseinatzen ditugu.

 

Presaz irten. Orona . Garaiz iritsi

Zuk zure denboraz gozatzea da gure jardunaren helburua

Pertsonak eraikinean mugitzeko modua etengabe aldatzen da, eta, horregatik, ezinbestekoak dira soluzio berriak: igogailuetako bidaiak optimizatzen dituzten sistemak.

Easy Flow

Zirkulazio handiko eta igogailu bat baino gehiagoko instalazioetarako joan-etorriak optimizatu eta energia-kontsumoa murrizten dituen soluzio adimenduna.

Erabiltzaileak bere helmuga zein den adierazten du, eta sistemak zein igogailu hartu behar duen azalduko dio, itxarote-denborak murriztuz eta bidaiaren iraupena optimizatuz.

Zu zaintzen zaitugu

Zure igogailua zaintzean,
zu zaintzen zaitugu

Zure eta zure familiaren osasuna garrantzitsua da guretzat. Horregatik zure ongizatea hobetzen laguntzen duten soluzioak garatu ditugu:

Aire-garbigailua duen igogailua

Aire-garbigailua

Nanoe™ X*1)  teknologian oinarritutako aire-garbigailuak birusen jarduera inhibitzen du*2), kabinako airea garbituz eta zure ongizatea bermatuz. 

Ur tantetan multzokatutako hidroxilo erradikalek birusaren poteinak eraldatzen dituzte birusa gaitzetsiz. Eraginkortasun handiko desinfektazio-funtzioa eskaintzen du.

Honez gain, teknologia honek airea etengabe berriztatzen du, kabina batean egon daitekeen birusaren presentzia modu eraginkorrean murriztuz. Zenbat eta handiagoa izan igogailuaren aireztatze-tasa, orduan eta txikiagoa izango da bidaiariak aurkituko duen dosi metatua.

* 1) nanoe™ X Panasonic Corporation-en marka komertziala da.
* 2) Probaren emaitzak ezberdinak izan daitezke esposizio-eremuaren eta airearen kalitatearen arabera. [Proba-eremua] Elikagaiak ikertzeko Japongo laborategiak / [Proba-metodoa] Proba aretoa: 25m3 inguru, probarako erabilitako oihalean itsatsitako birusaren kutsagarritasun-mailaren neurketa, 8orduan. Informe zbk.: 13001265005-01. Txostenaren data: 2013ko otsailaren 11.
Oharra: Proba birusaren erabilerarekin amaitu da.

Kabina-horma adimendunak

Igogailuko gainazalak material antibakteriano berritzailez eginak daude, eta bakterioak hormen gainazalera itsastea ekidinda, igogailua garbi mantenduko da.

Pasamanos antimicrobiano

Mikrobioen kontrako eskubandak

Kabinara errazago sartzeko erabiltzen ditugu eskubandak. Horregatik, bai bakterioak bai birusak itsastea eragozten duen mikrobioen kontrako tratamendu batekin babesten ditugu.

Esperientzia espazio unibertsal batean

 

    emakume bat gurpil-aulkian, kabinadun plataforma batean

    Orona Next-ek irisgarritasun-elementuak ditu, igogailua eremu unibertsala izan dadin, edonork segurtasunez eta erosotasunez, modurik autonomo eta naturalenean erabil dezan. Soluzioetako batzuk:

    • Zoruaren berdinketa zehatza
    • Braille sakagailua
    • Gong-a kabinan eta solairuan
    • Eskubanda ergonomikoa
    • Ahots-sintesia hainbat hizkuntzatan
    • Errezel fotoelektrikoa

    Eskatu informazio gehiago

    Bidali mezua

    Itzuli gora