Titanic Hotela
Belfast hiriko Urrezko Aroaren sinboloa da
Eraikin enblematikoa da, ezaugarri arkitektoniko eta historikoengatik.
Izan ere, hainbat hamarkadatan Harland & Wolff munduko ontziola handienetako baten egoitza izan zen eta.
Bere bulegoetan, besteak beste, Olympic, Titanic eta Oceanic transatlantiko ospetsuak eta HMS Belfast gerradiseinatu eta eraiki ziren.
Eraikina kontu handiz zaharberritu zen 2017an Belfast erdian, boutique hotel bihurtzeko.
Hoteleko txoko guztiak garai hartako estiloan inspiratuta daude; ontzigintzaren artea eta 'Transatlantikoen urrezko aroa' irudikatuz.
Hoteleko bezeroen mugikortasuna errazteko, Oronak 3G 2015 ereduko 3 igogailu jarri ditu, 13 pertsonakoak.
Hala, Oronaren goratze-irtenbideek funtzionaltasun maximoa ematen dute, baita jenderik gehien dagoen uneetan ere.
Bere prestazioez gain, igogailu hauek eraikinaren estiloa errespetatzen duten diseinuagatik nabarmentzen dira, ezin hobeki integratuz eta ontziola zaharraren giroa birsortuz.
Hemendik aurrera, Belfasteko Titanic Hoteleko bezeroak bidaia batean sartuko dira, eta beste aldi batera joango dira, XX. mendearen hasierako ontzigintzako elementuak biltzen dituzten Orona kabinen diseinuari esker.
Oronan pertsonak hurbildu eta distantziak laburtzen ditugu; zugandik hurbilago egoteko.
Eskatu informazio gehiago
Bidali mezua