Orona Next Smart+ igogailua
Ingelesezko Smart+ hitzean oinarrituta; "dotoreagoa, adimentsuagoa. Erabateko gaitasuna, trebetasuna eta esperientzia".
Eskakizun konplexuenei aurre egiten dieten zerbitzuak
Azkarragoa, indartsuagoa, altuagoa
Orona Next Smart+ igogailuek eraikin publikoetako (ospitaleak, aireportuak, metro-estazioak eta merkataritza-guneak) muturreko mugikortasun-eskakizunei konponbidea ematen diete.
Fidagarritasuna eta sendotasuna joan-etorrietan, eta erabiltzaile guztien segurtasuna bermatuta.
2x90°
% 100 made in Europe
Bere osotasunean Europan diseinatutako eta muntatutako igogailuak.
![“Made in Europe” zigilua](/sites/default/files/styles/335w/public/2021-02/made-in-europe_0.png?itok=2_phZ8Fs)
Bidaia-esperientzia paregabe bat diseina ezazu
![Oronako teknikari bat erabiltzaile batekin, soluzio konektatuak erakusten](/sites/default/files/styles/576x432/public/2022-05/Orona-%20Sunset%20Waves-3.jpg?itok=Yp04EXQQ)
Konektatutako igogailuak, etorkizunerako prest
Teknologia digital berriei esker, zure igogailuarekin eta teknikariarekin konekta zaitezke, eta segurtasun, zerbitzu-kalitate eta erabilgarritasun handiagoa izango duzu.
Igogailuen etengabeko monitorizazioari esker, akatsak eta matxurak berehala detekta daitezke, eta erantzun-denbora asko murrizten da zerbitzuaren erabilgarritasunari eragiten dion edozein gorabehera konpontzeko.
Oronaren igogailu berriek hodeira konektatzeko eta arazoak eta matxurak berehala detektatzeko datuak etengabe emateko gaitasuna dute.
![Orona's green](/sites/default/files/styles/576x432/public/2021-03/OR6893.jpg?itok=cQMcfpJE)
Gure energia guztia jasangarritasunaren zerbitzura
Energiarik berdeena
kontsumitzen ez dena da
Essentia igogailuak Ekodiseinuaren ziurtagiria lortu zuenetik, %75 murriztu dugu elektrizitate-kontsumoa, eta, gaur egun, ekonomia zirkularra ahalbidetzen duten irizpideen arabera parametrizatzen dugu igogailuen diseinua, aukera hauekin:
- Energia birsortzeko sistema.
- Kontsumo txikiko gearless eragingailua.
- Led argi eraginkorra eta kabinako argia automatikoki itzaltzea.
- Igogailuaren stand bia.
![Easy flow Orona lift solution](/sites/default/files/styles/576x432/public/2021-04/Easy-Flow_marca-nueva.jpg?itok=4o-RjZzn)
Presaz irten. Orona. Garaiz iritsi
Pertsonak etengabe ari dira mugitzen eraikinaren barruan, eta, horretarako, irtenbide berriak behar dira: igogailuetan egiten diren bidaiak optimizatzeko sistemak.
- Easy flow-a. Irtenbide adimentsua trafiko handiko instalazioetarako, igogailu askorekin, eraikineko trafikoa optimizatuz eta igogailuen energia-kontsumoa murriztuz.
Zu
zaintzen zaitugu
Zure igogailua zaintzean, zu zaintzen zaitugu
Zure eta zure familiaren osasuna garrantzitsua da guretzat. Horregatik zure ongizatea hobetzen laguntzen duten soluzioak garatu ditugu:
- Kabina-horma adimendunak.
- Mikrobioen kontrako eskubandak.
- Aire-garbigailua.
![Gizona fabrika batean](/sites/default/files/styles/576x432/public/2021-05/Video-corporativo.jpg?itok=En-bAxzV)
Zentzuzko berrikuntza
Pertsonen zerbitzura
Modu praktiko eta nabarmenean berritzen dugu zure beharren zerbitzura, bidaia bakoitza arinduz eta segurtasuna erosotasun handienarekin bermatuz.
- Potentzia-elektronikan oinarritutako maniobra adimendunak pertsona-fluxua optimizatzen du eraikinean.
- Erreduktorerik gabeko makinak bidaiako esperientzia leuna eta bibraziorik gabea eskaintzen dizu.
- Elikadura monofasikoa: 230 V aukeran.
Giroak eta estetikak
Sortu zure
espazioa
Konfiguratu kabina-barnealde berezi eta pertsonalizatua, hiru girotan inspiratutako bildumetako osagai-sorta konbinatuta:
Ingurune lasaia, atsegina, erlaxagarria, naturan inspiratutako elementuz sortua.
Ezagutu HarmoniaIngurune berritzailea eta sortzailea.
Ezagutu InnovaArkitektura klasikoko kontzeptu eguneratuetan oinarritutako ingurunea.
Ezagutu RinacciaEskatu informazio gehiago
Bidali mezua