Orona Next Smart igogailua
Ingelesezko Smart hitzean oinarritua. "Dotorea, adimentsua. Gaitasuna, trebetasuna eta esperientzia".
Guztiontzat
Erosotasuna zure neurrira
Eraikin mota guztietara egokitu daitekeen soluzioa da Orona Next Smart; zure proiektu bakoitzaren eskakizunak ebazteko apustu segurua.
Instalazioaren beharretara egokitzeko moldagarritasunik handiena eskaintzen du, erosotasuna galdu gabe.
m/s
2x90°
% 100 made in Europe
Bere osotasunean Europan diseinatutako eta muntatutako igogailuak.

Bidaia-esperientzia paregabe bat diseina ezazu

Konektatutako igogailuak, etorkizunerako prest
Teknologia digital berriei esker, zure igogailuarekin eta teknikariarekin konekta zaitezke, eta segurtasun, zerbitzu-kalitate eta erabilgarritasun handiagoa izango duzu.
Igogailuen etengabeko monitorizazioari esker, akatsak eta matxurak berehala detekta daitezke, eta erantzun-denbora asko murrizten da zerbitzuaren erabilgarritasunari eragiten dion edozein gorabehera konpontzeko.
Oronaren igogailu berriek hodeira konektatzeko eta arazoak eta matxurak berehala detektatzeko datuak etengabe emateko gaitasuna dute.

Gure energia guztia jasangarritasunaren zerbitzura
Energiarik berdeena
kontsumitzen ez dena da
Essentia igogailuak Ekodiseinuaren ziurtagiria lortu zuenetik, %75 murriztu dugu elektrizitate-kontsumoa, eta, gaur egun, ekonomia zirkularra ahalbidetzen duten irizpideen arabera parametrizatzen dugu igogailuen diseinua, aukera hauekin:
- Energia birsortzeko sistema.
- Kontsumo txikiko gearless eragingailua.
- Led argi eraginkorra eta kabinako argia automatikoki itzaltzea.
- Igogailuaren stand bia.

Presaz irten. Orona. Garaiz iritsi
Pertsonak etengabe ari dira mugitzen eraikinaren barruan, eta, horretarako, irtenbide berriak behar dira: igogailuetan egiten diren bidaiak optimizatzeko sistemak.
- Easy flow-a. Irtenbide adimentsua trafiko handiko instalazioetarako, igogailu askorekin, eraikineko trafikoa optimizatuz eta igogailuen energia-kontsumoa murriztuz.
Zu
zaintzen zaitugu
Zure igogailua zaintzean, zu zaintzen zaitugu
Zure eta zure familiaren osasuna garrantzitsua da guretzat. Horregatik zure ongizatea hobetzen laguntzen duten soluzioak garatu ditugu:
- Kabina-horma adimendunak.
- Mikrobioen kontrako eskubandak.
- Aire-garbigailua.

Zentzuzko berrikuntza
Pertsonen zerbitzura
Modu praktiko eta nabarmenean berritzen dugu zure beharren zerbitzura, bidaia bakoitza arinduz eta segurtasuna erosotasun handienarekin bermatuz.
- Potentzia-elektronikan oinarritutako maniobra adimendunak pertsona-fluxua optimizatzen du eraikinean.
- Erreduktorerik gabeko makinak bidaiako esperientzia leuna eta bibraziorik gabea eskaintzen dizu.
- Elikadura monofasikoa: 230 V aukeran.
Giroak eta estetikak
Sortu zure
espazioa
Konfiguratu kabina-barnealde berezi eta pertsonalizatua, hiru girotan inspiratutako bildumetako osagai-sorta konbinatuta:
Ingurune lasaia, atsegina, erlaxagarria, naturan inspiratutako elementuz sortua.
Ezagutu HarmoniaIngurune berritzailea eta sortzailea.
Ezagutu InnovaArkitektura klasikoko kontzeptu eguneratuetan oinarritutako ingurunea.
Ezagutu RinacciaEskatu informazio gehiago
Bidali mezua