Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

Kaixo, Nagore naiz

Duela 12 hasi nintzen ingeniari gisa lanean Oronan

Emakume bat zelaian

Kaixo, Nagore naiz

Oronarekin dudan harremana 2009an hasi zen, Orona Electra Vitorian karrera-amaierako proiektua egin nuenean. Zorionez, lantaldearen inplikazio eta laguntza handia izan nuen.

Famili bat ibaiaren ondoan

Izugarri gogoko dut familiaren eguneroko egitekoetan parte hartzea, eta nire bizitza pertsonalaz gozatzeko denbora izatea.

Nire esperientzia Oronan

Oronan karrera-amaierako proiektua egindakoan, Suedian Diseinu Mekanikoko master bat egitea erabaki nuen.

Masterra amaitu bezain laster, Oronatik deitu zidaten, eta lantalde berean, mekanikako sekzioko Berrikuntza Teknologikoko sailean, lanean hasteko aukera eskaintzeko.
Ez nuen zalantzarik egin. Nire ikasketetan, diseinu mekanikoan espezializatu nintzen eta arlo horretan ikasten jarraitzeko eta aurrera egiteko aukera ematen zidaten, Oronan oso konprometituta baikaude ikerketarekin eta berrikuntzarekin.

2012az geroztik lan egiten dut Garapen mekanikoko sailean, eta, gaur egun, gure produktuen diseinu- eta optimizazio-fase guztietan parte hartzen dut.
Denbora-tarte horretan, igogailuen diseinuan eta elementu finituen bidezko kalkuluan espezializatu naiz.

Nire lanetik gustukoena dudana, egunero izaten ditugun erronka teknikoez gain, lantaldeko pertsonekin dudan harremana da. Oso profil ezberdinak baditugu ere, elkarren osagarri gara, eta elkarri laguntzen diogu.

Nire lanetik gustukoena dudana, egunero izaten ditugun erronka teknikoez gain, lankideekin dudan harremana da. Oso profil ezberdinak baditugu ere, elkarren osagarri gara, eta elkarri laguntzen diogu.

Gehien balioesten dudana

Lana eta bizitza pertsonala uztartzea

Lana eta bizitza pertsonala uztartzeko aukera ematen dit

Duela urte batzuk, ama izateko aukeran pentsatzen hasi nintzen. Askok atzeratu egiten dute, ibilbide profesionalari nola eragingo dion beldurrez, baina nik ez dut halakorik sentitu.

Ama naizenez, niretzat garrantzitsua da familiaren egunerokoan parte hartzeko aukera ematea lanak, eta nire bizitza pertsonalaz gozatu ahal izatea, erronka profesionalei uko egin beharrik gabe.

aholkua

Pertsona guztiok ditugu hazteko aukera berdinak

Baina guztiek ezin dute esan berdintasun horren alde hain era aktiboan lan egiten duen proiektu baten parte direla. Horretaz konturatzen naiz, eta, horregatik, balio handia ematen diot Oronan pertsona guztiok ibilbide profesionalean aurrera egiteko aukera berdinak izateari.

Antolamendua

“Arima” du gure erakundeak

Orona Fundazioaren eskutik,

kultura-, ingurumen- eta gizarte-ingurunearekin inplikatuta dago. Harro sentiarazten nauten adibide asko daude; besteak beste, hezkuntzari eta baztertutako kolektiboei ematen zaizkien babesa eta laguntzak.

Itzuli gora