Kaixo, Santiago naiz
13 urte daramatzat Oronan, mantentze-lanen teknikari gisa lanean
Kaixo, Santiago naiz
Instalazio berezien mantentze-lanetako teknikaria naiz.
Gaur egun, zortzi pertsonako lantalde bat koordinatzen dut.
Nire esperientzia Oronan
Egunaren hasieran, nire ardurapean dauden instalazioetara joaten naiz, behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzeko.
Mantentze-lanen teknikaria naizenez, igogailuen zerbitzua bermatzeaz arduratzen naiz, eta, gorabeheraren bat gertatuz gero, ni arduratzen naiz dagokion erantzuna emateaz.
Arinago ibiltzeko eta bezeroarengan ahalik eta inpakturik txikiena izateko, askotariko diziplinatako ingeniarien talde batekin batera koordinatuta lan egiten du gu partaide gaituen lantalde teknikoak. Hala, soluzio egokiena eman dezakegu unean-unean, bezeroarengan ahalik eta inpakturik txikiena eraginez.
Lanaldiaren beste zati bat lantaldeko arduradun teknikoaren betebeharrei erantzunez igarotzen dut. Zortzi pertsonez osatutako taldea koordinatzeko, norberaren denbora antolatu beharra dago mantentze-langileenak ondo egokitzeko, instalazioetara ahalik eta azkarren irits daitezen.
Nire denbora librean, furgonetarekin bidaiatzen dut. Errepidez bidaiatzea gustuko dut eta irrikan nago inguruko tokiren batera ihes egin eta han gaua igarotzeko.
Segurtasunarekin zuzenean lan egiteak etengabeko prestakuntza eskatzen du; horren jakitun da Orona, eta asko zaintzen du alderdi hori
Gehien balioesten dudana
Hazten laguntzen dizun trebakuntza
Garrantzitsua da eguneratuta egotea eta profesional gisa hazten laguntzen dizuten gaietan trebatzen jarraitzea. Eskertzekoa da mantentze-lanen eta gorabeheren konponketen inguruan sortzen diren berritasunak guri ezagutarazteko Oronak egin duen ahalegina. Arrazoi horrengatik eta antzekoengatik nago harro enpresa honen kide izateaz. Segurtasunarekin zuzenean lan egiteak etengabeko prestakuntza eskatzen du; horren jakitun da Orona, eta asko zaintzen du alderdi hori.
Bide osoan nire ondoan
Poliki-poliki profesionalki garatzen joan naiz, eta lantaldean ardura berriak hartzen. Hori ez litzateke posible izango nire lankideen laguntzarik gabe.
Oronan lanean hasi nintzenetik, oso babestuta sentitu naiz enpresan. Oso sentsazio polita da bakarrik ez sentitzea eta lantaldea ondoan izatea.
Enpresa trinkoa
Oronan lan egiteak erakunde trinko eta egonkor baten parte izatearen konfiantza ematen dit.
Oso atsegingarria da urtez urte Espainian eta Europan hazten ikusten duzun enpresa-proiektu baten parte izatea.