Kaixo, Jonathan naiz
Lyoneko mantenimendu-arduradun gisa egiten dut lan.
Kaixo, Jonathan naiz
Frantzia iparraldean jaio nintzen. Oronak Euskal Herrira etortzeko lan aukera eskaini zidan. Inoiz ahaztuko ez dudan nazioarteko esperientzia izan da.
Nire denbora librean hobbyei tarte bat egiten saiatzen naiz: lagunekin beisbolean jolastu edo zaldian ibili.
Nire esperientzia Oronan
Salmenta aurreko ingenieritza-taldean (EAV) hasi nintzen lanean, Oronak Euskal Herrian dituen bi ekoizpen-instalazioetako batean, Espainiako iparraldean-Hernaniko egoitza korporatiboaren ingurua ezagutu eta bizitzeko aukera izan nuen. Sail honetan mundu mailako laguntza teknikoa eskaintzen dugu.
Beste herrialde batera joateko erabakia hartzea ez da erraza izaten, baina lehen momentutik etxean bezala sentiarazi ninduten. Beraien esku zegoen guztia egin zuten ni Orona familiako kide bat gehiago sentiarazteko eta ni prestatzeko: fabrikazio-prozesuetatik hasi eta bidalketetaraino.
Une oro babestua sentiarazi ninduten, eta asko eskertzen diet.
Esperientzia hau oso aberasgarria izan da profesionalki bai eta pertsonalki ere.
Igogailuen sektore interesgarria eta zirraragarria ezagutarazteaz gain, beste kultura bat ezagutzeko aukera izan dut. Ohitura berriak ezagutu ditut eta asko gozatu dut; pintxo-potea batez ere!
Orona familiaren laguntzari esker, asko ikasi dut nazioarteko esperientzia paregabetik.
Hernanin bi urte lanean eman ondoren, Toulousera joateko eskatu nuen, etxetik gertuago egoteko. Asko estimatu nuen Frantziara itzultzeko orduan erakutsi zidaten malgutasuna. Obra ikuskatzaile aritu nintzen 4 urtez, eta gero 9 hilabete eman nituen Île-de-Franceko sukurtsalean. 2023ko urrian, nire esperientzia eta gaitasunak dibertsifikatzeko, Oronak mantenimendu-buru lanpostu bat eskaini zidan Rodanoko sukurtsalean, Lyonen, onartu egin nuena.
Nire herrialdera itzultzeko eman zidaten malgutasuna asko eskertzen dut.
Gehien baloratzen dudana
Guztion onerako egiten dugu
Ingeniaritzarekin dudan bokazioa zera da: egiten dudanari zentzua aurkitu eta denon onerako laguntzen dudala. Jendearen onurarako lan eginez eta gizartean benetako eragina duten soluzio teknologikoak garatzen zoriontsu sentitzen naiz.
Hazteko aukera eskaintzen duen nazioarteko enpresa
Beste herrialde batean lan egiteko aukera eman dit Oronak, beste kultura eta ohiturak ezagutzekoa. Eta oso eskertua natzaio; gainera nire Frantziarako itzulera malgutasunarekin kudeatu zuen.
Profesionalki eta pertsonalki esperientzia oso aberasgarria izan da. Zurea ez den herrialde batean lan egiteak bertigoa eman lezake, baina Oronako esperientziari esker profesionalki hazi egin naiz.
Zurekin batera hazten da Orona
Urte hauetan lortutako ikaskuntzari, eskarmentuari eta ezagutzari esker Frantzian garrantzi handia duen sektorean garatzen jarraitzen dut.