Kaixo, Carles naiz
Teknikari komertziala naiz Bartzelonako Kontserbazioaren arloan
Kaixo, Carles naiz
2016an hasi nintzen Oronan lanean, bezero berriak lortzeko helburuarekin sortu zen sail berri batean. Hemezortzi hilabete geroago, mailaz igo ninduten, eta hiriko erdiguneko eremu bat kudeatzeko ardura eman zidaten.
Izugarri gustatzen zait familiarekin egotea
Nire esperientzia Oronan
Nire egunaren hasieran, alaba haurtzaindegira eramaten dut. Astean hiru egunetan egiten dut hori, eta, beraz, garrantzitsua da horretarako denbora hartzeko eta presaka ibili beharrik ez izateko malgutasuna izatea.
Bulegora iristean, taldeko bilera bat egiten dugu, egin beharreko lanen egoera zein den jakiteko, eta denok jakin beharreko berritasunik dagoen ikusteko.
Egunaren gainerakoa bezeroekin igarotzen dut, telefonoz, posta elektronikoz nahiz zuzenean. Bezeroarekiko hurbiltasuna da gure lanaren oinarrizko alderdi bat, komunikazioa zuzena eta arina izateak produktua bezero bakoitzaren beharretara egokitzeko aukera ematen baitigu.
Asteko bi arratsalde gorde egiten ditut kirol apur bat egin eta endorfinak askatzeko. Saskibaloiko jokalaria eta arbitroa izana naiz, eta beti ibili izan naiz kirolaren mundutik gertu. Alabaina, duela bi urte alaba bat izan nuen, eta nire bizitza aldatu egin zen (hobera!). Nork esango zidan niri bi urte geroago haurren parkean denbora gehiago igaroko nuela saskibaloiko kantxan baino!
Bezeroarekiko hurbiltasuna da gure lanaren oinarrizko alderdi bat, komunikazioa zuzena eta arina izateak produktua bezero bakoitzaren beharretara egokitzeko aukera ematen baitigu.
Gehien balioesten dudana
LANTALDE handi bat
Beti gogoratzen dut nola, bezero berriak erakartzeko komertzial gisa lanean lau hilabete eskas neramatzala oraindik inolako kontraturik sinatu gabe, arduradun komertzialarengana joan nintzen nire ardura adieraztera. Irribarre lasaigarri batekin, esan zidan lanean jarraitzeko, emaitzak iritsiko zirela. Eta hala izan zen. Konfiantza horrek pertsonak eta taldeak SENDOTU egiten ditu! Une horietan konturatzen naiz zer zorionekoa naizen halako lankideak izateagatik.
Zu eta zure familiarentzat denbora
Ezin da diruz ordaindu nire afizioetarako nahikoa denbora libre izatea. Gaur egun, alabaz gozatzeko eta bizikletan ibiltzeko erabiltzen dut denbora horren zati handi bat, eta, onartzen dut, luxu bat da.