Zinetek
Orona Fundazioak helburu du ikasleei trebakuntza konbentzionala osatzeko balio dieten jarduerak sustatzea.
Gazteek beren gaitasunak hobetu ditzaten eta espiritu kritikoa gara dezaten nahi dugu.
Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta unibertsitateko ikasleei zuzendutako proposamen bat da Zinetek, Orona Fundazioaren eta Donostiako Zinemaldiaren arteko lankidetzari esker sortua.
Gazteek beren gaitasunak hobetu ditzaten eta espiritu kritikoa gara dezaten nahi dugu.
Ikasleei proiekzioetan ageri diren gaiak bistarazi nahi zaizkie, beren bizitza profesional osoan topatuko baitituzte —bereziki, teknologia—.
Hori guztia kalitateko film hautatu batzuen bidez. Balio pedagogiko erantsi gisa, ikasleek aurkeztu dituzte filmok. Ondorengo eztabaida ere ikasleek berek zuzendu dute.
Gazteek profesionalekin lan-bilerak egitea nahi dugu (kasu honetan, Donostiako Zinemaldikoekin), eta taldean lan egiteko eta komunikatzeko gaitasunak eta trebetasunak garatzea.