PBL Day
Jardunaldi honetan, Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako 9 graduetako ikasleek garatutako proiekturik onenak erakusten dira.
Erakusketaren helburua da ikasleen lana aitortzea, eta, era berean, gure egiteko modua nabarmentzea, zeina ikasketa metodologia praktiko baten bidez irudikatzen baita.
PBL Day ospatzen den egunean, unibertsitateko irakasleek eta zenbait enpresatako adituek osatutako epaimahaiak aukeratuko du proiektu irabazlea. Halaber, ikastetxe bisitarietako ikasleek proiektu erakargarriena aukeratuko dute.
Ikasleen lana aitortu, eta gure egiteko modua nabarmentzen da, zeina ikasketa-metodologia praktiko baten bidez irudikatzen baita.
Mondragon Unibertsitatearen ezaugarri nagusietako bat da lan-munduarekin harreman estu eta iraunkorra duela
- Horrek aukera ematen dio hezkuntza-eskaintza enpresa eta erakundeei egokitzeko
Jarduera akademiko hau 2013an abiatu zen, Energiak eta Ekoteknologia Industriala graduekin.
- Gaur egun 250 ikasle inguru daude, ikasmaila guztiak kontuan hartuta