Argiaren bila
Orona Fundazioak, artearekin eta kulturarekin duen konpromisoaren esparruan, Eduardo Chillida artistaren lanetako baten zaharberritzea babestu zuen
Argiaren bila da, 8 metroko altuera eta 20 tonako pisua duen obra; zerura irekitako kubo bat irudikatzen du, itsas olatuen formako irekidura kurbatu batean amaitzen dena.
Altzairuzko hiru xaflaz osatua dago, guztiz asimetrikoak, zenbait torloju eta errematxez elkarri josiak. Horiek inguratzean, bi ikuspegi desberdin lortzen dira: betearen eta hutsaren kontrajarpena.
Atzeko aldetik, pieza trinko bat ikusten da, zerurantz harro hazten dena.
Oronak omenaldia egin nahi izan die COVID-19ak eragindako pertsona guztiei, argiaren bilaketan bat eginda, aurrekaririk gabeko testuinguru pandemiko honetan.
Chillidaren aburuz, espazioak irisgarria izan behar zuen.
Zaharberritze-lanak hiru astetan egin ziren, eta guk pieza handi horri josi beharreko torloju eta errematxe berriak jarri genituen.
Babesletza horrekin, Oronak omenaldia egin nahi izan die COVID-19ak eragindako pertsona guztiei, argiaren bilaketan bat eginda, gure aro garaikidean aurrekaririk ez duen testuinguru pandemiko honetan.
Irudia: Eduardo Chillidaren Ondorengoek eta Hauser & Wirth-ek eskainia. © Zabalaga Leku. Donostia, VEGAP, 2020. Argazkia: Mikel Chillida