Udalab Ideo
Bigarren urtez jarraian, 5 eta 16 urte bitarteko 80 haur inguruk, Orona Fundazioak eta Kode_eskolak antolatutako kanpaleku teknologikoetan programatzen ikasiko dute
08 Uzt 2016
Kanpaleku horietako jarduerak bost tailerren inguruan diseinatzen dira, besteak beste, Minecraftekin eta 3D ereduekin programatzea, Scratchekin programatzea (irudiekin programatzea), bideo-jokoen programazioa, robotak Lego robotikarekin programatzea (Arduino) eta aplikazioak sortzea App inventorekin (2D animazioa).
Prestakuntza-proposamen bat da, gazteek ordenagailuak programatzen eta nola funtzionatzen duten ulertzen ikas dezaten. Hala, jarduera didaktikoen bidez entrenamendu intelektuala sustatzen duten trebetasun-sorta bat garatzen dute.