Skip to main content

“Salvamento Maritimo Humanitario” laguntzeko kontzertu solidarioa

Ekitaldia Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian izango da irailaren 30ean, eta Tempora taldeak interpretatuko du

20 Ira 2018

Concierto solidario

Salvamento Humanitario Maritimo, Mediterraneoan itsas salbamenduko lanak egiten dituen erakundea da, eta errefuxiatuei laguntzeko lan egiten du, Eusko Jaurlaritzak pleitatutako ontzi batekin.

Kontzertu honen bidez, Orona Fundazioak itsas ondarea zaharberritzeko eta ingurumena zaintzeko Albaolaren lana nabarmendu nahi du, baita musika-kultura (Tempora) eta gizarte-kohesioa (Salvamento Maritimo Humanitario) sustatu ere.

Tempora, ekitaldian parte hartuko duen taldea, 2013an sortu zen eta bere bigarren albuma “Itzulika” interpretatuko du, errefuxiatuen krisia jorratzen duten abestiekin.

Kontzertu solidario hau, Albaola – Euskal Herriko Itsas Kultur Faktoriaren eta Orona Fundazioaren arteko lankidetza hasi zeneko bosgarren urteurrenean izango da. Bi erakundeek balio berak dituzte, eta elkarlanean dihardute ingurunea garatzeko.

 

Itzuli gora