Orona Fundazioak Hernaniko “Zero Zabor Hozkailua” proiektuan parte hartu du
Eremu publikoan vending motako hozkailu adimendunak jarriz, elikagaiak alferrik galtzea saihestu eta hondakin organikoa gutxitzen lagundu nahi da
19 Mai 2021
Hozkailuak kalean daude, eta ekimenean parte hartzen duten ikastetxeetako jantokietako janari-soberakina jaso ondoren, modu seguruan biltegiratzen dira, kontsumo-aukera berri bat emateko.
Hozkailua publikoa eta doakoa da erabiltzaile guztientzat, egoera sozioekonomikoa edozein dela ere. Elikagaiak ontzi konpostagarrietan biltegiratuta eta etiketatuta daude.