Orona Fundazioak gizarte-integrazioaren alde egin du Donosti Cup txapelketan
Boliviako oihaneko jokalari guaraniarrez osatutako talde bati laguntza ematea izan da proiektu honen helburua
09 Uzt 2022
Neska horietako batzuk 2016ko Donosti Cup-ean parte hartu zuen ama boliviarrek osatutako eta Xabier Azkagortak entrenatutako taldearen alabak dira. Oraingo honetan, 15-17 urteko neskek osatuko dute taldea, nahiz eta batzuk ama ere izan.
Taldeak txapelketaren kategoria femeninoan parte hartu du, eta, era berean, gizarteratzearen aldeko apustuan ere parte hartu du, “Donosti Authentics Cup”-en barruan. Mindara elkarteko (Dibertsitate Funtzionala duten Pertsonei Laguntzeko Gipuzkoako Elkartea) jokalariekin nahastu dira eta partida sinboliko bat jokatu dute elkarrekin Oronaren kamisetak jantzita.