Skip to main content

Orona Fundazioak eta Donostiako Zinemaldiak Zinetek bultzatzen jarraituko dute

Orona Fundazioak eta Donostiako Zinemaldiak lankidetza-hitzarmena berritu dute

05 Urr 2017

Festival San Sebastian

Hitzarmenaren arabera, bi erakundeek Zinetek zinema-zikloa sustatuko dute. Ekimenak zineklub baten formatua izango du, gazteak enpresaren eta berrikuntzaren esparruetara hurbiltzeko helburuarekin.

Aurten, urritik apirilera bitartean proiektatuko diren sei filmak, ikasleek aurkeztuko dituzte, eta, aldi berean, proiekzioaren ondorengo mahai-inguruak antolatuko dituzte.

Zinetek proiektua orain dela lau urte sortu zen, 2.500 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte eta enpresa-gaiei, pertsonei eta teknologiari buruzko filmak proiektatu ditu.

 

Itzuli gora