Nerabezaroari buruz Izan Fundazioa – Norberak antolatutako jardunaldi bat babesten dugu
21 Urr 2022
“Nerabe izatearen abentura” jardunaldian, nerabezaroan garunaren garapenarekin zerikusia duten gaiak, eskola-motibazioa lantzeko aukerak, nerabe-familia aliantza terapeutikoa edo nerabeekin esku hartzeko gakoak landu dira.
Landutako edukiak, batez ere, arlo hauetako profesionalei zuzendu zaizkie: Psikologia, Pedagogia, Medikuntza, Familia Terapeutak, Irakasleak, Orientatzaileak, Gizarte Lana, etab., nerabeekin eta haien familiekin elkarreraginean dihardutenak, hezkuntzaren edo terapiaren ikuspegitik.
Fundación Orona ha apoyado este encuentro cediendo sus espacios y aportando los medios técnicos necesarios para la celebración de esta jornada.
Orona Fundazioak topaketa hau lagundu du, bere espazioak utziz eta jardunaldi hau egiteko behar diren baliabide teknikoak emanez.
Izan Fundazioa - Norbera
Izan Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da, adikzioen tratamenduan mota guztietako jarduera eta zerbitzuak sortu, garatu eta hobetzeko.
1997. urtean, bere jarduera-eremua zabaldu zuen, eta Norbera programa sortu zuen. Programa horrek nerabezaroari dagozkion arazoei heltzen die, arrisku eta/edo babesgabetasun egoerak sor baititzakete, baita bere familiei ere.