Modu inklusiboan kirola eta rocka batzen dituen jaialdiaren lehen edizioa babesten dugu
Orona Fundazioa, gizarte-kohesioaren konpromisotik abiatuta, ekitaldia lagundu du bere izaera integratzailea azpimarratuz
20 Urr 2022
“Errebeldeak fest” jaialdiak desgaitasunak dituzten pertsonen irudia normalizatzeko helburua du eta bertan kirol-jarduera egokituak eta inklusiboak eta rock-kontzertu bat antolatu dira.
Urriaren 15ean Hernanin egindako ekitaldia, erretinosi pigmentarioa duen Ibon Casas musikariak egindako lanaren emaitza da. Duela hamarkada bat baino gehiagotik, Dame TVsion kultura-elkartearen bidez, desgaitasuna, munduan milioika pertsonari eragiten dien benetako arazo gisa erakustea da helburu, ikusgarritasuna emateko eta inklusioan hobetzen jarraitzeko.