Merkatu-e ekimena bultzatzen jarraitzen dugu
28 Api 2023
Orona Fundazioak jarraipena ematen dio San Martin merkatuarekin Merkatu-e proiektuan duen lankidetzari. Ekimen honek, modu iraunkorrean hurbiltzen ditu gure inguruan ekoizten diren eta kalitate handikoak diren produktuak Donostialdeko etxeetara.
Merkatu-e ren bidez, betiko azoka tradizionala bere bertsio digitalarekin batera bizi da. Plataforma berri horretan, erosketa online egin eta Txita ibilgailuetan etxeetara eramaten da. Txita Donostiako enpresa aitzindaria da garraio ekologikoan, trizikloak eta ibilgailu %100 elektrikoak erabiltzen baititu.