Skip to main content

Kooperatibismoaren jardunaldi berezia

Topaketa uztailaren 2an izan zen Orona Fundazioaren instalazioetan, eta Onda Vascak antolatu zuen, Oronarekin lankidetzan, kooperatibismoaren astea zela eta.

02 Uzt 2024

Bi mahai-inguruk osatu zuten jardunaldia, eta enpresen eredua partekatzen duten hainbat pertsonak parte hartu zuten, eztabaidatu beharreko gaietan askotariko iritziak emanez, hainbat sektoretako kooperatibak kontuan hartuta.

Jardunaldiko lehen mahai-inguruan, besteak beste, Jokin Diaz Arsuagak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren izenean, Marta Carazok, Eroski enpresaren izenean, Andone Ruiz Uranga Ikastolen Elkartearen izenean eta Dania Lopezek, Orona enpresaren ordezkari gisa, parte hartu zuten.

Bigarren mahai-inguruan, lurraldeko lehen sektoreko kooperatibetako ordezkariek parte hartu zuten, hala nola, Baserria KM0, Euskaber edo Garaia, besteak beste.

Itzuli gora