Konporta Kirol Elkartearen “un mar de posibilidades” ekimena laguntzen dugu
01 Uzt 2023
Programa hau mugikortasun murriztua duten pertsonei zuzenduta dago eta ur irekietan itsasaldiak burutzeko laguntza eskaintzen die. Orona Fundazioak proiektu honen alde egiten du kirolak desgaitasuna duten pertsonentzat sozializazio-tresna gisa duen balioa aintzat hartuz.
Konporta K.E. 25 urte baino gehiagoko kirol-kluba da eta desgaitasuna duten pertsonen alde lan egiten du. Igeriketako kirol-modalitateak lantzen ditu, bai igerilekuan eta bai itsasoan, parte-hartzaileen bizi-kalitatea hobetuz, haien ongizate fisiko, emozional eta soziala bultzatuz eta autoestimua eta trebetasunak garatuz.
Kluba igeriketa egokituan erreferente bihurtu da nazioarte, nazio eta eskualde mailan eta igeriketa paralinpikoari nazioarteko igerilari gehien eman dizkion Euskadiko igeriketa kluba da.