Karabeleko finka agroekologikoarekin lankidetza
04 Ira 2023
Lanean jarraitzen dugu Karabeleko finka agroekologikoarekin, Diametro 200 jatetxeko barazki freskoen hornitzaile nagusia dena.
Karabeleko nekazaritza ekologikoan aitzindaria den finka esperimentala da, Agifes, Blasenea eta Kimu Bat elkarteen lankidetzarekin sortu zen eta Enplegurako Zentro Bereziaren kalifikazioa du.
Karabaleko programaren helburua baratzezaintza ekologikoaren ekoizpen- eta kontsumo-kultura sustatzea da, baita osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak gizarteratzea eta laneratzea ere. Orona Fundazioak diruz laguntzen du proiektua.
Era berean, kontsumo-talde bat dago Hernaniko Orona Ideo, Epele eta Lastaolako langileen artean, eta astero jasotzen dute finka honetako barazki ekologikoen otarra.