“Hirien etorkizuna – Erronka adierazgarriak” nazioarteko biltzarra
Hiri Garapen Estrategikorako Iberoamerikako Zentroak (CIDEU) antolatuta, inaugurazioa Orona Fundazioan izango da
21 Mar 2016
Inaugurazio-ekitaldia Orona Fundazioan egin zen martxoaren 16an, eta bertan izan ziren Donostiako alkate Eneko Goia, CIDEUko idazkari nagusi Maravillas Rojo eta Medellingo Udaleko Plangintzako zuzendaria Felipe Vélez.
Nazioarteko adituek gai hauek landu zituzten:
- Gizarte kohesionatua. Giza Eskalako Hiria
- Ingurumena eta klima-aldaketa. Zero Karbonoa Hiria
- Ekonomia- eta hiri-garapeneko estrategiak. Hiria katalizatzaile
- Neogobernua. Lankidetza-eredu berri baterantz
CIDEU, kongresuaren antolatzailea, herri iberoamerikarrek osatutako elkartea da. Hiri horiek sarean funtzionatzen dute, 120 milioi pertsona baino gehiagoren bizi-kalitatea hobetzeko eta hiri-proiektu estrategikoen bidez lortutako informazioa partekatzeko.