Guztion olatuak, TEA duten pertsonentzako surf-programa inklusiboa
01 Eka 2023
Zurriola Surf Klubak eta Gautenak sustatutako “Guztion olatuak” proiektuaren helburua, autismoaren espektroko nahastea (TEA) duten pertsonei beren bizi-kalitatea hobetzeko eta bakoitzak dituen trebetasunak azaleratzeko, jarduera bizigarria eskaintzea da.
Desgaitasuna duten pertsonentzat, surfa egitea jarduera motibagarri eta suspergarria da, eta onurak ekartzen ditu garapen fisiko eta mugimenduan.
Orona Fundazioak proiektu hau gauzatzen laguntzen du, gizarte-aniztasuna eta -kohesioa sustatzeko espazioak sortzeak duen garrantziaz jabetuta.