Erremonteko Sagardoaren Txapelketako finala
13 Eka 2023
Beñat Segurolak eta Aritz Juaneneak irabazi dute 13. Sagardoaren Txapelketa. Finalean Javier Urrizaren eta Ibai Martirenaren kontra nagusitu ziren hiru setetan: 11-15, 15-10 eta 2-5.
Finala ekainaren 13an jokatu zen Hernaniko Galarreta frontoian, eta jende asko gerturatu zen ekitaldia ikustera.
Orona Fundazioak erremontea babesten jarraituko du, gure ondare ez-materialaren eta kulturaren parte gisa.