Energia Jardunaldien 12. edizioa
29 Ira 2022
“Bidea irekitzen” lemapean, Energia Jardunaldien 12. edizioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak antolatu du Orona Fundazioaren auditorioan.
José Ignacio Asensio Ingurumen diputatua izan da jardunaldien buru. Jardunaldi horietan, Gipuzkoak energia-krisiari eta prezioen igoerari aurre egiteko, energia-komunitateen bidez, herritarrei eskaintzen dizkien irtenbideak aurkeztu dira.