Donostiako 63. Zinemaldiko epaimahai ofiziala Orona Ideon izan da
22 Urr 2015
Paprika Steen buru duen epaimahaia Orona Ideoko instalazioetan izan da.
Orona Fundazioak, Orona Ideo sustatuz eta kooperatibaren konpromiso sozialarekin bat eginez, hainbat proiektu ditu martxan tokiko eragileekin. Horren erakusgarri, hitzarmen baten bidez, Zinemako Ikasleen Nazioarteko Topaketa babesten du, eta Donostiako Zinemaldiko film laburrik berritzaileenaren saria babesten du. Saria ematen duen epaimahaia ikus-entzunezko komunikazioko ikasleek osatzen dute.
Diametro 200eko profesionalek prestatutako afaria dastatzeko aukera izan zuten epaimahaikideek. Jatetxe zerbitzu honek tokiko eta denboraldiko eredu gastronomikoa du ardatz, eta euskal kultura gastronomikoa zabaltzen laguntzen du.