Bizipoza Jaia babesten dugu
Bizipoza Elkarteak behar bereziak dituzten familia eta norbanakoen elkarteak batzen ditu
27 Api 2024
Jaialdia apirilaren 27an ospatu zen Hernanin, Bizipoza eta elkarteen lana gizarteratzeko helburuarekin. Egunean zehar askotariko ekitaldiak antolatu ziren: tailerrak, jolasak, dantza emanaldiak, Zapotxin, Porrotx eta Marimototsen irri, kantu eta dantza emanaldia edota Bizipoza elkarteko kideei egindako eskertze eta aitortza ekitaldia.
Bizipoza elkartea 38 elkartek osatzen dute eta bere helburua, denona eta denontzat beharko lukeen gizarte inklusibo bat eraikitzea da, euskaratik eta euskaraz. Horretarako Bizipozaren xedea elkarte guzti hauek egunerokoan egiten duten lan hori, eta euren errealitatea gizarteratzea eta eragitea da.