Bioaniztasuna zaintzen laguntzen dugu Sagarreta Natur Taldearen eskutik
Orona Fundazioak elkarte honek Hernanin eta Urumea bailaran ondare naturala eta bioaniztasuna mantentzearen alde egindako lana babesten du.
01 Eka 2023
Zehazki, “Mintegi eta bertako baso berreskurapen” proiektuan lagundu diogu Sagarretari. Hernaniko Udalak lagatako 16.612 m2ko lur batean, zuhaitzak landatuko dira eta mintegi bat sortuko da tokiko zuhaitzetatik datozen haziak hazteko, ondoren beste lur batzuetan landatzeko. Ahalegin berezia egingo da Quercus pirenaica/Q.petraea/Prunus lusitánica espezieak berreskuratzeko, bertako basoetan beren lekua berriro izan dezaten.
Proiektua, gainera, Hernaniko bizilagunekin eta ikastetxeekin lankidetzan egingo da, ekimenaren baitan dibulgazioa, sentsibilizazioa, ikerketa eta pedagogia sustatzeko.