ASPACE Gipuzkoak, Orona Fundazioarekin batera, azken 50 urteetako jarduerari buruzko erakusketa ibiltaria inauguratu du
“50 urte inklusioan aurrera egiten” erakusketak Orona Ideon izango du habiapuntu eta 2022an Gipuzkoako hainbat udalerritan zehar ibiliko da
22 Ots 2022
Garun-paralisiaren Gipuzkoako Elkarteak (ASPACE Gipuzkoa) erakusketa bat jarri du abian Orona Fundazioaren laguntzarekin, Gipuzkoako gizarteari eskerrak emateko azken 50 urteotako jardueran emandako laguntzagatik.
Erakusketa 24 panelez osatuta dago, eta helburua, modu didaktiko eta pedagogikoan, garuneko paralisia duten pertsonen, haien ingurune pertsonal eta familiarraren eta elkartearen errealitatea ikusaraztea eta balioestea da.
ASPACEk Gipuzkoan dituen zentroek beraiek egin dituzte erakusketako panelak.
Erakusketa Gipuzkoako hainbat herritan egingo diren ekitaldietako bat da. Ekitaldi horien amaieran, “ASPACE Eguna” elkarte-jaia egingo da Donostian.