Ari! Sormena eta mugimendua proiektua laguntzen dugu
Arteetan eta mugimenduan oinarrituta, izaera inklusiboa duen ekimena da
11 Eka 2021
Proiektu berritzailea da, izaera inklusiboarekin eta genero-ikuspegitik begiratuta. Gaur egun beren behar eta interesei erantzuten dien kirol-eskaintzarik aurkitzen ez duten gazteei kalitatezko jarduera fisikoa bermatzea du helburu.
Izan ere, kirol-eskaintzaren zati bat, askotan, lehiaketara bideratuta egoten da, nesken eta mutilen arteko bereizketa sustatzen du, eta ez ditu barneratzen dibertsitate funtzionala duten pertsonak.
Are gehiago, arteetan eta mugimenduan oinarritutako ekimen honen helburua, ongizate psikofisikoa sustatzea, mugimendurako trebetasunak hobetzea eta taldeko komunikazioa lantzea da, euskararen bidez eta generoaren ikuspegitik.