Skip to main content

5Bide dokumentala, mendizaletasunaren purutasunera itzulera

01 Mai 2023

5Bide dokumentalak Euskal Herriko parke naturaletan barrena - Aiako Harriak, Aizkorri-Aratz mendilerroa, Jaizkibel mendilerroa eta Iratiko oihana- bost txango jasoko ditu.

Txango bakoitzean, profil desberdinetako bi pertsonen arteko elkarrizketa pausatu bat egongo da. Protagonistak estreinakoz galduko dira ezezaguna zaien paisaia batetan, jorratu nahi diren gaien inguruan gogoeta egin dezaten.

Orona Fundazioa bat dator dokumental honek jorratzen dituen balioekin “tokikotasuna, kultura eta kirola, ondasun naturalaren kontserbazioa, mendi ondarearen transmisioa, euskara, berdintasuna eta umorea” eta ondorioz, proiektu honen ekoizpena lagundu du dokumentala 2023ko abenduan Mendi Film Zinemaldian aurkezteko helburuarekin.

 

5Bide dokumentalaren fitxa teknikoa:

Zuzendaria: Leire Egaña

Ekoizlea: Bira Produkzioak

Gidoigilea: Eñaut Tolosa

Argazki zuzendaria: Mikel Bereziartua

Filmaren jatorrizko hizkuntza: Euskara/Gaztelera

Itzuli gora