Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

SINNEO

Igogailuetarako neodimiorik gabeko eragingailu lehiakorrak

Gearless eragingailuak

Etxebizitzetako igogailuetarako (8-12 pertsona eta 1-1,6 m/s) batere neodimiorik gabeko eragingailu berri bat garatzea da  proiektu honen helburu orokorra , lur arraroen kostuarekiko mendekotasunik ez izateko. Eragingailuak oso fidagarria izan behar du, eta bibrazio- eta soinu-konforta eskaini, eta % 90etik gorako energia-efizientzia erakutsi, erreluktantzia aldakorreko makina sinkrono, trinko eta lehiakor batean.

Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko eta Berrikuntzako Ikerketako Estatuko Planaren barruan gizartearen erronketara bideratua dagoen I+D+Bko Estatu Programan zehazten diren zortzi erronka handietako batekin bat egiten du erabat proiektu horrek. GARRAIO ADIMENDUNA, JASANGARRIA ETA INTEGRATUA lortzea da erronka.

Helburu hori lortzeko, Oronak Mondragon Unibertsitatearekin lan egingo du.

Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatu du proiektua, azaroaren 17ko dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduko 31. artikuluan jasotzen denarekin bat (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsia).

aei

 

 

feder

 

 

Interesgarria izan daiteke zuretzat

Itzuli gora