SECE
Igogailurako sistema txertatu sendoak
Igogailuen sektorerako sistema txertatuen belaunaldi berri batean oinarritutako igogailuen kontzeptu berri bat garatzea da proiektu honen helburu orokorra; garapen- eta baliozkotze- metodologia berrien bidez egingo dira, eta prozesatze-plataforma berrietan oinarrituko dira. Goi-prestazioko prozesadoreak izango dira, eta sistemak erabilgarritasun-aukera handia izatea ahalbidetuko dute.
Oronak, proiektu hori garatzeak emango dion know-how-ari esker, EKO merkatuan inpaktu handia izango duen igogailu-belaunaldi berri bat garatu ahal izango du teknologia propioarekin eta, halaber, haien funtzionaltasuna eta mantentze-lanak egiteko erraztasuna areagotu eta hobetuko ditu.
Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatu du proiektua.