Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

REGEN

Igogailurako birsorkuntza-soluzioa

REGEN

13 bidaiari eta 1 m/s-ko abiadura arteko igogailuetarako bihurgailu birsortzaile bat teknologia propioarekin garatzea da proiektu honen helburu orokorra; A klaseko sailkapen energetikoa eta soluzioaren lehiakortasuna bermatu beharko ditu oso efizientea (% 96) izanda eta igogailuaren potentziaren % 40 bitarte birsortuta.

Igogailuetarako birsorkuntza-soluzio bat garatzeak onura garrantzitsuak ekarriko ditu:

  • EKONOMIKOAK:
    Birsorkuntza-soluzio lehiakorraORONAren teknologia propio baten bidez garatutako bihurgailu birsortzaile bati esker.
    Erabiltzaileen faktura elektrikoa, igogailuari dagokiona, murriztea  igogailuak sortutako energia aprobetxatzen duelako.
  • INGURUMENEKOAK:
    A klaseko sailkapen energetikoa 13 bidaiari eta 1 m/s-eko abiadura arteko igogailu baterako, ORONAren teknologia duen birsorkuntza-bihurgailu bati esker.
    Efizientzia handia (% 96 artekoa)
    -ORONA igogailuak birsorkuntza-bihurgailu propio eta guzti instalatzen diren eraikinek BREEAM ziurtagiri energetikoa dute.
  • SOZIALAK:
    -Erabiltzailearen gogobetetzea areagotu egiten da, igogailuak sortzen duen energia aprobetxatzeko aukera ematen duen EKO soluzioari esker.

REGEN proiektua 2017ko apiriletik 2019ko abendura egin da. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren dirulaguntza jaso du HAZITEK 2017 programaren barruan, eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsen (EGEF) dirulaguntza ere jaso du.

Gobierno Vasco

 

 

feder

 

 

CDTI

 

 

Interesgarria izan daiteke zuretzat

Itzuli gora