MECOVA
Bibrazio- eta akustika-portaera eraginkorra duten makina elektrikoak jasogailuen sektorerako
Proiektu honen helburu orokorra Oronako makina elektrikoen egitura-zarata 6 dB murriztea da, azken erabiltzailearen konforta areagotzeko. Bai igogailuan doazenak bai eraikinean bizi direnak dira erabiltzaileak, eta eraikineko biztanleak bereziki sentikorrak dira, babesa behar duten barrutietatik gertu baitago makina.
Soluzio horren garapenak, zeinak bibrazio- eta akustika-portaera eraginkorreko makina elektrikoak bilatzen baititu, onura hauek ditu:
- EKONOMIKOAK: igogailuan doan eta eraikinean bizi den erabiltzailearen konfortak Orona igogailuak nahiago izatea ekarriko du.
- INGURUMENEKOAK: Oronako makina elektrikoen egitura-zarata 6 dB murriztuko du soluzioak, azken erabiltzaileari konfort hobea eskaintzeko enpresaren teknologia propioa erabiliz.
- SOZIALAK: erabiltzailearen gogobetetzea areagotzea makina elektrikoaren egitura-zarata 6 dB murrizten duen soluzio erosoago baten bidez.
Proiektua 2017/05/01ean hasi da, eta 2019/12/31n bukatu. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren dirulaguntza jaso du HAZITEK 2017 programaren barruan, eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsen (EGEF) dirulaguntza ere jaso du.