MARISE
Hrise makina berria
Diseinuaren, materialen eta disipazio-sistemen inguruko kontzeptu berrien bidez laneko tenperatura minimizatuko duen makina hotz berri bat garatzea da proiektu honen helburu orokorra horrek HRISE igogailuen fidagarritasuna eta efizientzia energetikoa % 10 baino gehiago areagotzeko aukera emango du, makinaren egungo bolumenari eutsita.
Karga handiak behar dituzten garaiera handiko eraikinetara bideratutako HRISE igogailuetarako soluzio propio, aurreratu eta efiziente bat izateko beharretik sortu da proiektua, eta “Instalazio berriak” nahiz “Ordezkapenak” ditu xede. Kabinako karga handi batekin ibilbide luzean zehar eraginkortasunez funtzionatzeko gai den eta diametro handiko trakzio-poleak dituen trakzio-makina bat behar dute halako instalazioek.
Proiektuak Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza eta CDTIren finantziazioa izan du.