LIT-SENS/LIT-SENS2
Produktu adimendun berriak garatzea gaitasun elektroniko berrien integrazioa ikertuz
Proiektu honen helburu orokorra da produktu funtzional eta estetiko iraultzaileak garatzea argiztatze- eta sentsorizazio-teknologia berritzaileak ikertuz , merkatuaren egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuteko. Hala, proiektuko bazkide guztiak posizionatu eta bereiziko dira, eta abantaila izango dute gainerako lehiakideen aldean.
Oronak, ARGIZTATZEARI dagokionez, igogailuetarako sabai aizun berri bat garatzea du helburu: edgelight argiteria homogeneoa eta parametrikoa (edozein neurritara egokitzeko modukoa) izango ditu, itsualdirik ez eragiteko gai izango da, eta haren diseinua eta akabera aratzak eta erraz mantentzeko modukoak izango dira.
Orona, SENTSORIZAZIOARI dagokionez, helmuga hautatzeko sistema berri bat garatzeko lanean zentratu da. Sistema hori erabiltzailearen eta igogailuaren kontrol-sistemaren arteko interakzio-sistema berri batean oinarritzen da, zeinak ezaugarri hauek baititu: erabiltzaileen identifikazioa, komandoen ahots bidezko ezagutza, energia-kudeaketa eta baimenen kudeaketa , igogailuak eskaintzen dituen zerbitzuak mugatu ahal izateko.
Oronak partzuergo bateko kide aktibo gisa hartu du parte LIT-SENS proiektuan. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren dirulaguntza jaso du HAZITEK 2017 eta HAZITEK 2018 programen barruan, eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsen (EGEF) dirulaguntza ere jaso du.