Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

LEMA

Lifts Efficient Maintenance

Lema

Proiektuaren helburu orokorra igogailuen mantentze-zerbitzu bikain bat garatzea da; osagai kritikoen sentsorizatzeko sistema berriak erabiliko dira horretarako. Instalazioa adimenduna izango da, eta, horri esker, mantentze-estrategia prebentibo bat egin ahal izango da, zerbitzu-denborak eta -epeak murriztuko dituena.

Proiektu honek hobekuntza garrantzitsuak ekarriko dizkio jarduerari, garrantzi handia baitute mantentze prediktiboa egiteko gaitasunak eta hutsegiteak eta eraginkortasun-gabeziak saihestuz baliabideak optimizatzeak. Hauek izango dira onuradun nagusiak:

  • Mantentze-lanetako teknikaria: tresna berriek diagnostikoak egite lagunduko diote.
  • Bezeroa: mantentze-zerbitzu hobea izango du.
  • Helburu hori lortzeko, Oronak, ELECTRA VITORIAk eta IKERLANek osatu duten partzuergoko taldeburua izango da Orona .

Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatu du proiektua, azaroaren 17ko dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduko 31. artikuluan jasotzen denarekin bat (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsia).

 

Mineco

 

Interesgarria izan daiteke zuretzat

Itzuli gora