Skip to main content

Oronan nabigatzen ari zara Euskara (EU) Aldatu

ASEG

Igogailurako segurtasun aurreratuko soluzio berriak - Aseg: ZL-2018/00505

Paraxuta segurtasun-elementu bat da, eta igogailua balaztatu eta/edo geldiarazi egiten du gehiegizko abiaduran erortzen edo igotzen bada edo kableak apurtzen badira. Kabinako bastidorearen beheko eta goiko muturretan dago paraxut-sistema, eta kontrapisu-txasisean ere egon daiteke. Kabina edo kontrapisua abiadura mugatzeko sistemak baimentzen duen abiadura baino bizkorrago jaisten ari bada, falka batzuk askatzen ditu gidarietarantz kabina/kontrapisua balaztatzeko. Hala, kabina/kontrapisua aske erortzea saihesten da, baita hura eusten duten kable guztiak apurtuko balira ere.

Teknologia propioarekin marruskadura bidezko bi noranzkoko paraxut-sistema bat garatzea da proiektu honen helburu nagusia, ORONAko igogailuek larrialdiko geldialdiak egin ahal izan ditzaten bi noranzkoetan 2.300 kg-rainoko karga totaletan eta 2 m/s-rainoko abiaduretan, azken erabiltzaileari segurtasun gorena bermatzeko.

Gobierno Vasco

 

 

feder

 

 

Interesgarria izan daiteke zuretzat

Itzuli gora