ARROWHEAD
Europa egiteko modu bat
Oronak, ARROWHEAD Europako proiektuan parte hartuta, oinarri berri bat ezarri nahi du eraikinetarako igogailuen sektorean zerbitzu energetiko berriak garatzeko; zerbitzu horiek energia metatzera, iturri berriztagarrietara eta energia-kudeaketako soluzio integratuetara bideratuko dira.
Hamabi igogailuko erakusle bat definitzeko, diseinatzeko eta inplementatzeko prozesu bat zuzenduko du Oronak, non igogailuak parke teknologiko adimendun batean integratuko baitira eta bertatik bertara eta urrutitik gainbegiratuko. WP2an zentratzen da haren lana, baina WP6an, WP7an eta WP11n ere parte hartu du.
ARROWHEAD proiektuari esker, Oronak garatutako igogailu adimendunaren kontzeptu berria baliozkotu ahal izango da. Igogailu berri horrek ez du ia energiarik kontsumituko, eta ESS, RES eta bi noranzkoko komunikazio-sistemak integratuko ditu. Sistema berri horiei esker, karga-aldaketarekin eta eskariaren murrizketarekin erlazionatutako zerbitzu energetikoak eskainiko dizkio igogailu adimendunak eraikinari.
Industria, Energia eta Turismo Ministerioak kofinantzatu du proiektua.