COVID-19-ari buruzko Oronaren mezua
Oronan, hurbiletik jarraitzen ari gara covi-19rekin lotutako garapen berri bakoitza.
20 Mar 2020
Azken egun hauetan, inoiz ezagutu ez den egoera batean aurkitzen gara. Gu, Oronatik, koronabirusarekin (COVID-19) erlazionaturik dagoen garapen berri bakoitza gertutik jarraitzen ari gara, eta osasun zerbitzuekin harremanetan gaude egoera gertutik jarraitzeko. Horren ondorioz, kontingentzia-plan orokor bat ezarri da Oronan, gure langile, bezero eta erabiltzaileen osasuna babesteko. Egoera aldakor honetan, gertaera berrien bilakaera etengabe ebaluatzen duen batzorde bat sortu da espreski. Bitartean, gure profesionalek osasun erakundeek emandako higiene pertsonal eta osasun gomendioak jarraitzen dituzte.
Egoera honetan,gure mantentze-zerbitzuak operatibo jarraitzen du, non lehentasuna ematen ari gara presazko matxurei, harrapatuta geratu diren pertsonei eta beste larrialdi-egoerei.
Oronako ordezko piezen hornikuntza zerbitzuak (SGS) 24 ordu 7 egun astean dago zerbitzua ematen, eta, beharrezkoa denean, ordezko piezak behar bezala hornitzea bermatzen du.
Halaber, larrialdietarako eta matxuretarako zerbitzuak ere 24 ordu 7 egun astan jarraitzen dute lan egiten.
Guzti honekin, gure bezeroei gure zerbitzu onena emateko aktibo gaude. Gure taldea erabat prestatua dago bere gaitasunik onena entregatzeko, beti ere une bakoitzeko egoerak aukera ematen badu.
Zure ulermena eskertzen dugu, inoiz ezagutu ez den egoera honetan. Zuregandik hurbil gaude.