Osasun Leku
Osasun Leku aurkezten dugu, Eduardo Chillida artistaren eskulturei lotutako ariketa mentalen koadernoa.
28 Eka 2021
Premia duten kolektiboei 220.000 taper solidario eman zizkien Jakioro proiektuaren txanda hartuta, gaur goizean Osasun Leku ekimena aurkeztu dugu.
Oraingo honetan, Chillida Lekuren, Juan Carlos Irurzunen (Amarako Osasun Mentaleko Zentroko burua eta Gipuzkoako Arazo Mental Larrien Kudeaketa Klinikoko Unitateko burua) eta Nausica Sánchezen (Saileko burua) aholkularitza izan dugu.
Estudios del Museo izenekoan, koaderno bat argitaratu dugu, Eduardo Chillida artistaren eskulturei lotutako ariketa mentalez osatua.
Ekimen hau osasun kolektiboari zuzenduta dago, gaur egun estres handiko egoeretan baitago.
Konpromiso sozial horri esker, pertsona horiek doan sartu ahal izango dira Museora, eta bisita hori egingo dute museoa irekita dagoen orduetan.
Orona gure gizartearekin eta egunero zaintzen dutenekin.